XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errutokiak eraikitzen ditugu

Egunetik egunera baso eta oihan gehiago suntzitzen dira, eta horrek kalte handiak sortzen dizkie txoriei, beraien habiak egiteko zuhaitzak behar baitituzte.

Zuk, oso erraz lagun zeniezaieke: errutoki bat eraikiz.

Hau habia artifiziala da eta bertan arrautzak errun, inkubatu, hazi eta hotzaren eta euriaren aurrean babesteko tokia izango dute.

Eta, erraz ikus dezakezun tokiren batean jartzen baduzu, nola hazten diren ikusi ahal izango duzu.

Zer behar dugu?

Lehendabizi, txorientzako erakargarria izatea lortu behar dugu, eta horretarako, material aproposa erabiltzeaz gain, leku egoki batean jarri beharko dugu.

Lan hau aurrera eramateko urtarorik egokiena udazkena da, honela, neguan ohetoki bezala erabiliko dute eta udaberrian errazago onartuko dute beren arrautzak erruteko.

Errutoki hauen itxurarik ohizkoena, sarrerarako zulo bat eta erroak dituen kutxatxo laukizuzena izaten da.

Aireztaketa eta isurbidea beharrezkoak direnez, zulotxo batzuk izan behar ditu.

Sarrerako zuloa, txoriaren neurriaren araberakoa izango da.

Nola egingo dugu?

Eraikitzeko, zabaleran 15 cm inguruko zabalera eta 18 mm inguruko sendoera dituen ohola erabil dezakezu.

Marrazkian ikusten duzun bezala ebakitzen dira zatiak, eta ondoren, kolatu edo torlojatu egiten dira.

Tapa edo estalkia atzeko parteari lotzeko, erroak edo zinta eransgarria erabili.

Estalkia

Zuhaitzari lotutako zatia

Aldea

Goiko atala

Aurreko atala

Oinarria

Zein txorirentzat eraiki duzu kaxa?

Non jarriko duzu?

Behatu denbora batez gertatzen denari eta garrantzizkoak irizten zaizkizun datuak apuntatu (nork bete duen habia, noiz, zer jaten duen...).